KOBREA

PROPIETATEAK:

Kolore gorri disdiratsua        Bero eta elektrizitate eroale ona

Harikorra                             Biguna

Xaflakorra                           Oxidazioari eta korrosioari eusten die

OSAKETA

 Kobrea metal ez ferriko astuna da, batzutan berau bakarrik aurkitu daitekeena, baina kasu gehienetan oxigenoarekin eta sufrearekin batera aurkitzen da.

LORPENA:

Kobre purua lortzeko erabiltzen den prosezua luzea eta garestia da, ondorioz kobrearen balioa ere garestia da.

Ustiatzeko egiten den meategi motak bertan dagoen material motarekin zerikusia du. Kobrea oxigenoarekin nahastuta dagoenean leherkuntza bat egiten da eta zulo bat sortzen da aire librean, non bertatik mineral hau ateratzen den.

Aldiz sufrearekin nahastuta egoten bada leherkuntza lurrazaletik barnerantz egiten da tunel antzerako bat sortzen sakonera handiago batera dagoelako.

ERABILERA:

Kobrea asko erabiltzen den mineral bat da, eguneroko biziztzan edozein lekutan ikusi dezakezuna, edozein etxeetan argia eukitzeko elektrizitatea garraiatzen duten kableetan, aparatu elektrikotan(sakelekoetan, ordenagailuetan...), telebistan, etxeko ateko heldulekuetan, igogailuetan, gure gorputzean...

Kable elektrikoetan(etxebizitzetan)            Berokuntzarako hodietan

Motor elektrikoen bobinetan                          Objetu apaingarrietan

ALEAZIOAK:

BRONTZEA: Brontzea kobrea eta eztainua oinarritzat dituzten zenbait aleazioren izena da. Eztainuaren proportzioa %3 ingurukoa izaten da. Honez gain beste zenbait metal gehitzen zaizkio, betiere material nagusia kobrea den arren: besteak beste, zinkaaluminioa, antimonioa edo fosforoa gehitzen zaizkio, lortu nahi diren propietateen arabera.

LATOIA: Letoia kobrea eta zinka oinarritzat dituzten zenbait aleazioen izena da. Aleazio hauek kobre hutsak baino propietate mekaniko hobeak izaten dituzte, halanola duktilitatea edota xafla finetan lantzeko ahalmena. Hainbat erabipen garratzitsu ditu, adibidez, Bonbilak, giltzak, giltzarrapuak, musika tresnak, iturgintzako piezak (errakoreak).


No hay comentarios.:

Con tecnología de Blogger.